Programazio-lengoaietan hasi nahi duzu?

Ikasleekin erabiltzen ditugun 3 aplikazio gomendatzen dizkizugu.

Internet baliabidez beteta dago eta batzuetan errazegia da materiala galtzea. Beraz, guk gelan erabiltzen ditugun tresnetatik hiru aukeratzea erabaki dugu (doakoak dira, gainera) eta bakoitzari eman dakiokeen erabilera pixka bat azaltzea, une bakoitzean zein komeni zaizun erabaki ahal izateko.

3D bideojokoak erraz sortzea Kodurekin. (8-12 urte)

Zure jokoak sortzeak ez du zertan konplikatua izan behar. Kodu Game Lab-ek duen programazio bisualeko softwareari esker, gauza asko egin daitezke kodifikatzeari buruz ezer jakin gabe. Zure mundu birtuala sortzeko erabiltzen dituzun tresnak oso intuitiboak dira. Guk, 8 urteko ikasleekin, mundu bat sortzen hasten gara, non paisaia bat diseinatzen dugun zubiak, tunelak, hesiak, ibaiak eta abar jarriz.

Pertsonaiak programatzen hasten zarenean, ikonoetan oinarritutako sistema batekin egiten duzu topo. Sistema honek programazioaren funtzionamenduaren oinarriak ezartzen laguntzen du, baina lengoaia eta kode konplexuetan sartu gabe.

Sor ditzakezun jokoez gain, beste erabiltzaile batzuek sortutako bideojokoetan jolasteko edo aldatzeko aukera daukazu bertan dagoen “komunitatean”. Eta jolasak USB batean gordetzeko eta deskargatzeko aukera duzunez, neska-mutilek proiektuak etxean jarraitzeko edo joko berriak sortzeko aukera dute, eta gero klasean erakutsi.

Eta ezer perfekturik ez dagoenez, Kodu ez da salbuespena. Softwareak, Microsoftena denez, Windows sistema eragilean bakarrik funtzionatzen du. Pertsonalizazioa ere aipatu behar da; izan ere, aurrez diseinatutako hainbat pertsonaia ditu, trebetasun espezifikoak dituztenak, eta, beraz, ezin izango dugu geure eredua sortu eta nahi dugun moduan programatu.

Zure bideojokoa sortzeko aukera bikaina da. Deskarga esteka hemen uzten dizugu eta bilatu “Get Kodu” lortzeko.

Scratchekin programatzen hasi Phytonera edo Javara joan aurretik. (8-14 urte)

Scratch plataforma 2Dn lan egiteko tresna bat, ordenagailu-jokoak sortzeko erabili dezakegun beste aplikazio bat. Animazioak edo bideojokoak garatu ditzazkezu programazioko ikus-blokeen bidez. Lehen urratsetan gidatzen zaituzten bideo tutorial batzuk daude plataforma berean. Oinarrizko mugimenduetatik ipuin interaktibo bat nola sortu irakasten dizute.

Lineako nahiz lineatik kanpoko bertsio deskargagarriarekin lan egiteko aukera duzunez, ez zaude Interneteko konexioa izatearen mende, eta, beraz, modu segurua da haurrek plataforma horretan lan egin ahal izateko. Gainera % 100 euskaraz dago!

Hori bai, online lan egiteak dituen abantailetako bat da sortutako proiektuak partekatzeko eta beste erabiltzaile batzuena ikusi eta editatzeko aukera ematen dizula. Plataforman kontu bat egiten baduzu, gordetzeko aukera ere nabarmentzen dugu. Nahi izanez gero,, GaurkoTek-etik proiektu batzuk igota dauzkagu, adibide gisa. Gure Youtubeko profilean kontzeptudun bideo labur batzuk ere aurkituko dituzu.

Scratch.mit.edu -ra esteka hemen duzu.

Kode.org-ekin zerotik programatzen ikasteko ariketak. (6-14 urte)

Azkenik, programazioaren munduan modu gidatuan barneratzeko aukera ematen digun webgune bat dugu. Orrialde honetan mailaz banatutako ikasgaiak aurkituko ditugu, etxetik modu autonomoan ikasten laguntzen dizuten ariketa eta bideoekin. Halaber, hainbat jolasetan sartzeko aukera dago, hala nola Minecraften bertsio propioa, landu dituzun kontzeptuak aplikatzeko. Aukera hau nahiko gustukoa dugu, haurrek programazioa jolasekin lotu baitezakete eta erabilgarritasun bat ikus diezaiekete.

Ariketa eta proiektu asko euskaratuta daude eta plataforma anitzekoa da, beraz, zure ordenagailutik eta beste gailu mugikor batzuetatik sartu ahal izango zara.

Koduk bezala, komunitate batean baliabideak partekatzen dira eta mundu osoko ikasleek elkarreragin dezakete. Tresna honen eragozpena da Interneteko konexioa izatea eskatzen duela, ez baitago Wifirik gabe deskargatu eta lan egin dezakezun aplikaziorik.

Kuxkuxeatu hemendik sartuz.

Scroll to Top
💬 Laguntza behar? ¿Necesitas ayuda?