UDALEKU TEKNOLOGIKOAK

GaurkoTek-eko udako udaleku irekietan goizak modu sortzaile eta teknologikoan bizitzeko aukera eskaintzen dugu. Giro hurbil eta seguruan, haurrek esploratu, sortu eta ikasteko aukera izango dute, presarik gabe eta bakoitzaren erritmoa errespetatuz.

Udaleku hauetan teknologiak du protagonismo nagusia: robotika, bideojokoen sorkuntza, programazioa, 3D diseinua eta bestelako proiektu digital eta teknologikoak landuko ditugu, beti adinera egokituta eta ikuspegi praktiko eta dibertigarri batetik.

Helburua argia da: jakin-mina piztea, sortzeko gogoa indartzea eta teknologiarekin esperientzia positibo eta motibatzailea bizitzea, goiz batean kabitzen den moduan.

  • 12 parte-hartzaile gehienez.
  • Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:30era.
  • Jantoki zerbitzua 13:30etik 15:00era.
  • 7 eta 13 urte bitarteko haurrentzat.
  • Zozketarik gabe.
Txandak Egunak Datak Astigarraga
Beasain
Plaza libreak Prezioa
1 5 egun Eka 22–26 Minecraft
gaztelua defendatu
12 130€
117€*
2 5 egun Eka 29 – Uzt 3 Bideo edizioa 12 130€
117€*
3 5 egun Uzt 6–10 Robotika
First Lego League
12 130€
117€*
4 5 egun Uzt 13–17 Bideojoko sorkuntza
MakeCode Arcade
12 130€
117€*
5 5 egun Uzt 20–24 Steam gunea 12 130€
117€*
6 4 egun Uzt 27 – Uzt 30 Minecraft
Lucky troll Blocks IA
12 110€
99€*

* kurtsoan zehar gure eskolaz kanpoko ikastaroko ikasleentzat.

Txanda bat baino gehiagorako (jarraian edo ez), % 5eko deskontua aplikatuko zaio txanda guztiei. Ikasle eta errepikatzaile deskontuak bateragarriak dira.

 

Zer ekarri behar dute

  • Ez duzue materialik ekarri behar.
  • Hamaiketakoa atsedenaldian jateko.
  • Nahi duenak, USB bat proiektuak bertan gordetzeko.
 

Izen-emateak

  • Izena emateko epea zabalik dago plazak agortu arte (kasu horretan itxaron zerrenda bat jarriko dugu).
  • Plazak inskripzio-ordenaren arabera esleituko dira.
  • Ez da zozketarik egingo.
  • Izena emateko, ordaindutako kuotaren % 100 eta aurkeztutako agiriak aurkeztu beharko dira.
📍

Kokalekua / Ubicación — Non egin nahi duzu? / ¿En qué sede?

📅

Txandak / Turnos — Aukera ezazu bat edo gehiago / Selecciona uno o más

* 2025–2026 ikasturtean GaurkoTek-en eskolaorduz kanpoko ikasleak / *Alumnos/as matriculados en extraescolar de GaurkoTek durante el curso 2025–2026.
2 txanda edo gehiago: 5% deskontua txanda guztiei / 5% de descuento adicional sobre todos los turnos.

🎗️

Zerbitzu osagarriak / Servicios adicionales

Deskontua txandetan bakarrik aplikatzen da. Zerbitzuek ez dute deskonturik. / Los descuentos se aplican solo sobre los turnos, no sobre los servicios adicionales.

Deskontua txandetan bakarrik aplikatzen da. Zerbitzuek ez dute deskonturik. / Los descuentos se aplican solo sobre los turnos, no sobre los servicios adicionales.

👤

Arduradunaren datuak / Datos del responsable

👦

Parte-hartzailearen datuak / Datos del participante

2025–2026 ikasturtean GaurkoTek-en eskolaorduz kanpoko ikaslea? / ¿Alumno/a de extraescolar GaurkoTek en el curso 2025–2026? *

%10 deskontua txandetan / ¡10% de descuento sobre los turnos!
🩺

Osasun datuak / Datos de salud

EZ / Ninguna jar dezakezu, baina bete egin behar da ahaztu ez dadin. / Puedes poner EZ / Ninguna, pero hay que rellenarlo para que no se olvide.

ℹ️

Informazio gehigarria / Información adicional

📸

Argazki baimenak / Permisos de fotografía

📋

Baldintzak / Condiciones de cancelación

  • Kuotaren %100 itzultzea, inskripzioa egin eta hurrengo 3 egunen barruan ezeztatzean.
  • Maiatzaren 15a baino lehen baja ematean kuotaren %50 itzultzea.
  • Oharra: Maiatzaren 15etik aurrera ez da itzulketarik egingo, ezinbesteko arrazoiengatik izan ezik (gaixotasunak/istripuak). Gehienez %20.
  • GaurkoTekek txanda bertan behera uzten badu, kuotaren %100 itzuliko da.

Bidali ondoren, email bidez jasoko dituzu guztizkoa, IBANa eta ordainketarako pausoak. Begiratu spam karpeta ere.
Tras enviar el formulario, recibirás por email el total, el IBAN y los pasos para el pago. Revisa también la carpeta de spam.

 
0€GUZTIRA / TOTAL
 

Itzultzeak eta ezeztapenak

  • Kuotaren % 100 itzultzea, inskripzioa egin eta hurrengo 3 egunen barruan ezeztatzean.
  • Maiatzaren 15a baino lehen baja ematean kuotaren % 50 itzultzea.
  • Oharra: Maiatzaren 15etik aurrera ez da itzulketarik egingo, ezinbesteko eta justifikatutako arrazoiengatik izan ezik (gaixotasunak eta istripuak). Kasu horretan, gehienez ere % 20 itzuliko da.
  • GaurkoTekek, arrazoia edozein dela ere, txanda bertan behera uzten badu, emandako kuotaren % 100 itzuliko da

Minecraft: Gaztelua defendatu

Aste honetan Minecraft erabiliko dugu eraikuntza-tresna gisa, gure mapa propioa sortzeko. Denok elkarrekin egingo dugu lan, guretzat bakarrik izango den zerbitzari pribatu batean. Bi proiektu egingo ditugu, biak gure gazteluaren defentsarekin lotuak:

  • Gaztelua vs Gaztelua: Beasainen eta Astigarragan proiektu bera landuko dugula aprobetxatuta, egoitza bakoitzak bere gaztelua egingo du, eta hainbat mekanika programatuko ditugu komando-bloke ospetsuak eta redstone-a erabiliz, defentsa-mekanismoak sortzeko.
  • Antzeko zerbait sortuko dugu bigarren fase batean, baina oraingoan gero eta indartsuagoak eta gero eta sarriagoak izango diren etsai-olatuetatik defendatu beharko dugu gure burua.

Hori guztia ez da magiaz eraikiko: planifikatu egin beharko da, taldean lan egin, zuzendu, probatu eta diseinuak nahiz joko-mekanikak hobetu.

Ausartzen al zara zure gaztelua Minecraft-en defendatzera?

Bideo edizioa

Bideo-edizio tailer honetan ikasleek eurek aukeratutako gai baten inguruan sortuko dute proiektua: podcast txiki bat, Deustori buruzko erreportaitxoa, naturari edo turismoari lotutako bideo bat… Lehenengo pausoa grabatzea izango da, eta horretarako telefono mugikorra erabiliko dugu. Nahi izanez gero, kroma ere erabili ahal izango dute irudiei ukitu bereziagoa emateko.

Irudiak grabatzeaz gain, ahotsak eta soinu-efektuak sortu edo deskargatu ahal izango dituzte, eta ondoren edizio-prozesuan murgilduko gara. Bertan transizioak, mozketak, testuak, bolumenak eta abiadurak landuko ditugu, bideoari forma eta erritmo egokia emateko.

Horretarako Davinci Resolve erabiliko dugu, bideo-ediziorako tresna oso eta indartsua. Amaieran, ikasle bakoitzak bere proiektua mp4 formatuan eramango du etxera.

Robotika: First Lego League 2026

Aste honetan First Lego League 2026ko erronketan oinarritutako robotika landuko dugu. FLL nazioarteko hezkuntza-txapelketa bat da, non ikasleek robotak eraiki eta programatzen dituzten probak gainditzeko.

Lehiaketakoen antzeko robot bat muntatuko dugu, eta programatzen ikasiko dugu ahalik eta zehatzen mugitu dadin: desbideraketak zuzentzen, sentsoreak erabiltzen, biraketak kontrolatzen eta kodea hobeto antolatzen funtzio eta script sinpleekin.

Prozesu osoan talde-lana, probak, zuzenketak eta sormena izango dira gakoak. Eta bukaeran, erronka teknologiko benetan motibagarri bati aurre egingo diogu, bakoitzak bere robotari forma emanez.

MakeCodeArcade

Aste honetan MakeCode Arcade erabiliko dugu gure bideojoko propioak sortzen hasteko. Oinarritik abiatuta, hainbat joko sortuko ditugu, eta horietako pare bat plataforma estilokoak izango dira: jauziak, oztopoak, etsaiak, bizitzak, puntuak eta erronka desberdinak gehituz.

Astean zehar programazioaren logika modu bisual eta dibertigarrian landuko dugu: pertsonaiak mugitu, kolisioak detektatu, mailak sortu, gertaerak programatu eta gure ideiei forma eman. Helburua ez da soilik jolastea, baizik eta bideojoko bat barrutik nola eraikitzen den ulertzea eta norberaren sormenari lekua egitea.

Bideojokoak gustuko dituztenentzat aukera bikaina da, jokalari izatetik sortzaile izatera salto egiteko.

STEAM gunea

Uda honetan GaurkoTek-en teknologiaz eta dibertsioz betetako jarduerak prestatuko ditugu Astigarragan eta Beasainen. Astean zehar askotariko proposamenak egingo ditugu: Minecraft, 3D diseinua, Nintendo Switch bidezko talde-jokoak, errealitate birtuala, SUMO txapelketa, adimen artifiziala eta bideojokoen sorrera.

Helburua argia da: ondo pasatzea, sormena piztea eta trebetasun digitalak modu praktiko eta entretenigarrian lantzea. Jarduera bakoitzean erronka berriak aurkituko dituzte, banaka zein taldean aritzeko, probatzeko, ikasteko eta sortzeko.

Teknologia gustuko dutenentzat aukera bikaina da, baina baita gauza berriak deskubritu nahi dituztenentzat ere. Giro atsegin eta seguruan, aste dibertigarriak eta mugitxuak biziko ditugu, udaz benetan gozatzeko.

Minecraft: Lucky Troll Block IA

Aste honetan Minecraft munduan sartuko gara beste modu batera: Lucky Troll Blocks estiloko plugin propio bat sortzen hasiko gara. Kutxa batzuk sariak izango dituzte, baina beste batzuek tranpak eta ezustekoak ekarriko dituzte.

ChatGPT eta beste adimen artifizial batzuk erabiliko ditugu ideiak sortzeko, efektuak asmatzeko eta pluginaren zati batzuk prestatzen laguntzeko. Gainera, gure zerbitzari propioa muntatzen ere ikasiko dugu, sortzen duguna bertan probatzeko.

Ez da bakarrik jolastea: Minecraft barrutik nola funtzionatzen duen ulertzea ere bada. Probatu, zuzendu, hobetu eta taldean sortuko dugu.

Prest al zaude lucky block bat ireki eta barruan zer dagoen ez jakiteko?

 
 
Scroll to Top