Robotika eta teknologia Eskolaz Kanpoko jarduerak
Eskolaz kanpoko jarduera presentzialak eskaintzen ditugu hainbat ikastetxetan (IGEen bidez edo ikastetxean bertan), baita Astigarragan eta Beasain ditugun egoitzetan ere. Donostialdeko eta Goierriko gure akademietan, saioak arratsaldeetan izaten dira, eta ikastetxeetara joaten garenean, saioak eguerdian edo arratsaldeetan klaseak bukatzean izan daitezke, ordutegi desberdinetan.
Taldeak eta ordutegiak 2026 – 2027
Astigarraga eta Beasaingo gure zentroetan 2026-2027 ikasturtea irailaren 14ean hasiko da eta ekainaren 11an amaituko da.
Astigarraga
| Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala | |
|
🕑
12:30
⬇️
13:30
|
LH 4 | LH 5 + LH 6 | |||
|
🕑
13:45
⬇️
14:45
|
LH 1 + LH 2 | LH 3 | |||
|
🕑
17:00
⬇️
18:00
|
Txinparta II LH 2 |
Script LH 6 |
Txinparta I LH 1 |
Bug LH 5 |
Hacker DBH 1 |
|
🕑
18:00
⬇️
19:00
|
Elektroiak LH 4 |
Minecraft |
Txinparta III LH 3 |
Script LH 6 |
Bug LH 5 |
Beasain
| Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala | |
|
🕑
17:00
⬇️
18:00
|
Txinparta III LH 3 |
Txinparta II LH 2 |
Txinparta I LH 1 |
Bug LH 5 |
Elektroiak LH 4 |
|
🕑
18:00
⬇️
19:00
|
Minecraft |
Script LH 6 |
Hacker DBH 1 |
Elektroiak LH 4 |
Bug LH 5 |
GaurkoTeken Robotika eta Teknologiako eskolaz kanpoko ikastaroetan, guk diseinatutako 8 ikastaro eskaintzen ditugu. Adinari egokituak eta LH 1etik DBH 2ra bitarteko prozesu osoan zailtasuna handituz era mailakatuan. Ikastaro horietako bakoitzak 5 unitate didaktiko ditu, poliki poliki zailtasuna handitzen joango dena eta bakoitzean, trebetasun ezberdinak landuko direnak.
Astean behin, astelehenetik ostiralera, ordubeteko saioak eskaintzen ditugu.
Ikastaroa irailan hasi eta ekainan amaitzen da.
Komunikazio arina
Familiekiko komunikazio arina eta bi norabidekoa mantentzen dugu, bide desberdinak erabiliz.
Taldean hobe
Familiekiko komunikazio arina eta bi norabidekoa mantentzen dugu, bide desberdinak erabiliz.
Gela birtuala
Eguneroko lana egituratzen dugu. Gurasoei sarbidea emateaz gain, ikastaroaren edukia ezagutu dezaten aukera bermatzen diegu.
Material beharrik ez
Pendrive bat, entzungailu batzuk eta, nahi izanez gero, boligrafo bat eta koaderno bat besterik ez dute eraman beharko😋. Beste guztia guk eramango dugu.
Kurtso ezberdinetan zehar gai eta kontzeptu ezberdinak lantzen ditugu: irudi diseinua, 3D modelatzea, 3D inprimatzea, robotika, programazioa, bideojoko sorkuntza, bideo edizioa, elektronika…)
Tresna sorta zabala erabiliz: Lego EV3, Lego SPIKE, Lego WeDo, Makey Makey, Stencyl, GIMP, Davinci Resolve, Kodu, Scratch, Minecraft eta MicroBit darabilzkigu, besteak beste.
Horrela, ikasketa prozesu aberatsagoa lortzearekin batera, ikasleen motibazio eta interes maila altu mantentzea lortzen dugu.
EBALUAZIO ETENGABEA
Irakasleek egunero jarraipena egiten dute, eta hiru hilean behin txosten bat bidaltzen dizuegu familiei.
IKASTURTEZ IKASTURTE
Gure unitate didaktikoak parte-hartzaileen adinera eta gaitasunera egokitzen dira, eta gero eta zailtasun handiagoak dituzte.
QUIZ GAME
Unitate didaktiko bakoitzak ikasitako edukien ulerpena neurtzeko Quiz Game bat du amaieran. Dibertigarria da oso!
Gure printzipioak
- Erronka bati aurre egiteko hainbat bide existitu ohi dira. Programatzen, diseinatzen edo eraikitzen ari garenean funtsezkoak dira somena eta moldakortasuna.
- Sortzen ari garela ikasten goaz beti, ondo pasatuz era bisual eta praktikoan.
- Bidean ikasitakoek aurrera garamatzate beti. Batzuetan helburuak betetzen ez badira ere, prozesua bera beti da aberasgarria.
- Talde lanaren garrantzia: erabakiak taldean adosten ikasteko, ideia aniztasunaren onurak ezagutzeko, etab.
- Gaitasun logikoaren eta sormenaren sustapen irmoa.
- Genero berdintasuna.
2026- 2027 KURTSOA!
Izen-emate prozesua
1. IZEN-EMATEA
- Inprimakia bete.
- Matrikularen ordainketa, inprimakia bete ondoren jasoko duzuen mezuan agertzen den kontu-zenbakian egin behar da.
- Matrikula 25 €* izango da
ZOZKETARIK GABE
Plazak matrikulazio-ordenaren
arabera esleituko dira..
*Matrikularen kuota ez da itzuliko.
2. TALDEAREN BAIEZTAPENA
-
- Taldearen gutxienekora iritsitakoan, email bat bidaliko dizuegu taldea berresteko.
-
- Taldea sortzeko gutxienekoa 6 lagunekoa izango da.
- Gehienez 10 edo 12 pertsona, adinaren arabera.
-
- Taldearen gutxienekora iritsitakoan, email bat bidaliko dizuegu taldea berresteko.
-
- Taldea gutxienekora iritsiko ez balitz, beste talde bat proposatuko dizuegu, eta talde horrek ordutegietan koadratuko ez bazintuzte, erabat itzuliko genizueke makula.
HILEKO KUOTA
42€
Matrikulazioa ikasturte osoan egin ahal izango da, betiere taldea osatuta badago eta gehienekora iritsi ez bada.









