...

Neurrira egina

Gure esperientzia, baliabideak eta profesionaltasuna eskuragai dituzue neurrira eginiko ekintza edo jardunaldiak sortzeko. Ia edozein egoeratara egokitzeko gai gara. Ondoko zerrendan dagoen edo burura etor liezaizueken programazioarekin, robotikarekin, bideojoko-sorkuntzarekin… lotutako edozein idea burutzeko izan gaitzazue gogoan:

  • Urtemuga ahaztezin bat ospatu nahi zenukete?
  • Robotikaren inguruko jardunaldi batzuk ikasgelan
  • Irakasleentzako formakuntza
  • Jardunaldi handien antolakuntza
  • Robotika eta bideojoko-sorkuntza ikasgelan sartzea gustatuko litzaizueke baina ez dakizue nola?
  • Robot bat erosi duzue eta probetxu osoa atera nahi zeniokete?
  • Robotika eta bideojoko-sorkuntzaren inguruan bakarkako klaseak
  • Ezkontzak
  • Aholkularitza

Ospa ezazu zure urtebetetzea inoz ez bezala

Badakigu zure urtebetetzea luzaroan gogoratu nahiko duzun eguna dela. Lagunez eta gehien maite dituzunez inguratuta, ondo pasatzeko eguna da, bizipen politak sortzekoa. GaurkoTek-ek, eguna are bereziagoa izan dadin, hainbat aukera eskaini nahi dizkizu:

  • Girotze ekintzak joku ezberdinen bidez
    Ginkana eta eskulanak
  • Robotika tailer pribatua
  • Scratch erabiliz bideojoko bat sortzea… zuen aurpegiak erabiliz!
  • Minecraft-en zerbitzari pribatu bat, denek aldi berean mapa berean jokatu ahal izateko
  • Eraikuntza tailerra
  • Sumo borroka, eraiki eta programatu beharreko robotak erabiliz

Gainera, nahi izan ezkero, dekorazioa, merienda, musika, etab. guk orni ditzakegu.

Irakasleentzako prestakuntza

Esaterako, ikasgelan robotak badituzue baina aprobetxatu ahal izateko prestakuntza eta baliabide beharrean bazarete, edota klasean lantzen ari zareten edukiak era arin eta ulergarriagoan irakasteko Scratch erabiltzen hastea erabaki baduzue, zuen beharrak ondo aztertu eta irakasleei zuzenduriko neurrira eginiko prestakuntza jardunaldiak eskain diezazkizuekegu. Jarri gurekin harremanetan, seguru badugula laguntzea.

Ekitaldi teknologiko handiak

Ekitaldi teknologiko handiak sortzen esperientzia zabala dugu. GaurkoTek 400 pertsonatik gorako ekitaldietarako prestakuntza eta antolatze lanetan ibilia da, udal, eskualde eta probintzia mailako robotika txapelketen antolakuntzan, esaterako. Zailtasun maila ezberdinetara egokitutako eta tresna ezberdinen erabilera eskatzen duten erronkak sortzen trebetu gara. Baita ere taldeak osatzen eta kudeatzen, sarrera-irteeretan bisitarien fluxua kontrolatzen, segurtasun neurriak sortu eta ezartzen, besteak beste.

Atera probetxua zure robotari

Robot bat erosiko zenuen agian, eta luze erabili eta zeure kabuz asko aztertu ostean, konturatu trabatuta zaudela eta ez duzula lortzen robotari etekin guztia ateratzea. Makina bat ariketa dugu zuri baliabide eta erronka berriak eskaintzeko, zuk eta robotak aurrera jarraitzea izan dezazuen egunetik egunera gauza berriak ikasiz.

Zer duzu buran?




    Scroll to Top
    💬 Laguntza behar? ¿Necesitas ayuda?
    Seraphinite AcceleratorOptimized by Seraphinite Accelerator
    Turns on site high speed to be attractive for people and search engines.