Legezko oharra

1. Identifikazio datuak

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legeko 10. artikuluan xedatzen den informatzeko betebeharra betez, jarraian erakundearen identifikazio datuak adierazten dira:

GAURKOTEK aurrerantzean GAURKOTEK arduradun den www.gaurkotek.com webgunea bisitatzen (ikuskatzen) ari zara. GAURKOTEK taldea hurrengo enpresek osatzen dute, izendatzen direnetatik lehena izanik www.GAURKOTEK.com webgunearen jabea

Izendapena: GAURKOTEK

Telefonoa: 623 10 20 76

2. Erabiltzailearen onarpena

2.1. Lege ohar honek, GAURKOTEKek erabiltzaileen eskura jartzen duen webgunearen sarbidea eta erabilera arautzen du. Erabiltzailea webgunearen ekimen zein zerbitzutan parte hartu, webgunea erabili edo bertan nabigatzen duen edozein pertsona da.

2.2. Erabiltzaileak webgunean sartzea eta nabigatzeak lege oharraren onarpena dakar berekin, baita GAURKOTEKek erabiltzaileen eskura momentuan duen pribatutasun politika onartzea ere.

2.3. Webguneko eduki, ekimen zein zerbitzuak ez daude hauek behar bezala baimenduak izan ez dauden jurisdikzioetan bizi diren pertsonei sortuta ez zuzenduta.

3. Webgunearen erabilera

3.1. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du, lege ohar honi kasu eginez webgunea, edukiak eta zerbitzuak ohitura egokiekin eta ordena publikoa betez erabiltzeko. Ez ditu erabiliko webgunea bera edo webgunearen bidez ematen diren zerbitzuak helburu edo ondorio bidegabeekin edota lege-ohar honen edukiaren aurka, hirugarrenen interes edo eskubideei kalterik ez egiteko, edo, nolabait, webgunea edo webgunearen zerbitzuak ez kaltetzeko edo hondatzeko, erabiltezin ez uzteko, edo beste erabiltzaileek webgunea behar bezala erabiltzea ez eragozteko.

3.2. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du ez dituela suntsituko, aldatuko, erabiltezin bihurtuko edo, beste nolabait, kaltetuko webguneko datuak, programak, dokumentu elektronikoak edo bestelakoak.

3.3. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du ez duela beste erabiltzaile batzuk webgunean sartzea oztopatuko baliabideen gehiegizko kontsumoaren bidez; zeinen bitartez GAURKOTEK bere zerbitzua eskaintzen duen. Era berean, ez ditu zerbitzu edo sistemetan kalte egin, oztopatu edo akatsak sortuko dituzten ekintzak egingo.

3.4. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du ez dituela sartuko programa, birus, makro-agindu, applets, ActiveX kontrolak edo bestelako gailu logiko edo karaktere-sekuentziarik, GAURKOTEK-en edo hirugarrenen sistema informatikoetan edozein aldaketa-mota eragiten dutenak edo eragin dezaketenak.

3.5. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du ez dituela eskuratuko informazioak, mezuak, grafikoak, marrazkiak, soinu- eta/edo irudi-fitxategiak, argazkiak, grabazioak, softwarea eta, oro har, webgunearen bidez edo webgunearen zerbitzuen bidez erabil daitekeen edozein material-mota.

4. Webgunera sarbidea

4.1. Webgunean sartzea erabiltzaileen aldetik izaera askekoa eta doakoa da.

4.2. Beharrezkoa denean, zerbitzu bati sarbidea izateko, erabiltzaileak izena ematea edo datu pertsonalak ematea, datu horien biltze eta tratatzea, lege ohar honetako 9.garren atalean, pribatutasun politikarekin bat etorriz jasotzen dena aplikatuko da. Baita Erregistratze baldintzetan adierazten dena.

5. Lege oharraren baldintzen aldaketa

GAURKOTEK-ek espresuki gordetzen du lege ohar hau aldatzeko eskubidea.

6. Bermeen muga eta ardurak

GAURKOTEKek konpromisoa hartzen du webguneko edukietan azaldu daitekeen edozein akats ekiditeko. Edozein kasutan, GAURKOTEK, indarrean dauden legeen arabera aplikagarriak ez zaizkion bitartean, webgunean azaldu daitezkeen akatsengatik eratorritako edozein arduratik salbu egongo da.

7. Jabetza intelektuala eta industriala

7.1. www.GAURKOTEK.com izeneko webgunearen eta bertan agertzen diren eduki (testu,irudi,audio, bideo, diseinu, sorkuntza eta software) guztien jabetza intelektuala eta industrialaren eskubideen jabetza GAURKOTEKek dauka, talde-lanaren egile edo lagapen-hartzaile bezala.

7.2. Berariaz debekatuta dago erabiltzaileak edukien kopia egitea, eraldatzea, merkaturatzea, jendaurrean komunikatzea, eskura jartzea, helburu komertzialekin, edozein euskarritan edo edozein bitarte teknikoren bitartez, GAURKOTEKeko baimenik gabe. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du GAURKOTEK eta bere kasuan hirugarrenen jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak errespetatzeko.

7.3. Erabiltzaileak eduki guztiak ikusi, inprimatu kopiatu edota bere ordenagailuko disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikoan gorde ditzake, beti ere bere erabilera pertsonal eta pribaturako denean. Erabat debekatua geratzen da beraz, bere erabilera komertziala, banaketa edo eraldatzea.

8. Hirugarrenen estekak

8.1. Webgunean interneteko beste toki batzuetara estekak egonez gero, GAURKOTEKek ez du inolako kontrolik egingo toki hauen inguruan ezta beraien edukia ere. GAURKOTEKek ez du inolaz ere ardurarik hartuko estekatutako kanpoko webgune baten edukiengatik, eta ez du bermatuko webgune horien edozein material edo informazioaren bere erabilgarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, zehaztasuna, egiatasuna, baliotasuna edo konstituzionalitatea.

8.2. Esteka hauek soilik erabiltzaileari gai zehatz baten inguruan beste informazio iturri batzuk badaudela jakinarazteko erabiltzen dira. Beraz, esteka bat ezartzeak ez du esan nahi GAURKOTEKek bat egiten duenik webgune horrekin.

8.3. GAURKOTEKek, beste webguneetan bere edukiei aipamena baimentzen du, baldin eta errespetagarria den, indarrean dagoen legedia betetzen duen eta ez dituen baimenik gabe GAURKOTEKeko edukiak zabaltzen.

9. Datu Pertsonalen Babesa

9.1. GAURKOTEKek, 2016/679 (EB) Erregelamendua, eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa, bat egiten du antolakuntza neurriak eta neurri teknikoak hartu ditu datu pertsonalak babesteko eta beraien eraldaketa, galera edo onartu gabeko erabilera ekiditeko.

9.2. Erabiltzaileak GAURKOTEKera bere datuak igorri ahalko ditu, aipatutako webguneetan azaltzen diren formulario ezberdinen bitartez. Datuak tratatzeko legitimizazioa, interesa duen pertsonaren berariazko adostasuna beharrezkoa da; aipatutako formularioetako bat bete eta bidaltzearen bitartez erakutsiko dena.

9.3. Jakinarazten dizkiguzun datu pertsonalak GAURKOTEK arduradun den fitxategietan erabiliko dira. Hauen helburuak hurrengoak dira:

    • Bezeroen kudeaketa kontable, fiskal, administratiboa, harremanaren mantentzea eta beste edozein euskarrien bitartez beste produktu eta zerbitzuen eskaintza egitea.
    • Zure eskakizunei erantzutea.
    • Gure produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa eman eta euskarri ezberdinen bitartez komunikazioak helaraztea, baita jakinarazi dizkiguzun euskarri elektronikoen bitartez ere.
    • Lan, formakuntza,praktika edo antzeko eskaintzetan interesa duten pertsonen parte-hartzea ahalbidetzea.

9.4. GAURKOTEK-ek hitzematen du informazio pertsonalaren inguruko konfidentzialtasuna errespetatuko duela. Datuen titularrak eskubidea dauka datuetan sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aukeratzeko, tratamendua mugatzeko, eramangarritasunerako edo/eta emandako baimena ezeztatzeko. Horretarako, GAURKOTEKeko datuen babeserako ordezkariaren arretara idatzia zuzendu beharko du. GAURKOTEKeko datuen babeserako ordezkariari idatzizko eskaera bat bidali diezaioke, gorago azaltzen diren helbide elektroniko zein postalera. Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan ere aurkeztu ahal izango du erreklamazioa, eskubideak ez direla errespetatuak izan uste baduzu.

10. Legea eta eskumena

GAURKOTEK eta erabiltzailearen artean, Lege Ohar hau interpretatzeko, aplikatzeko eta betetzeko egon daitekeen edozein eztabaida konpontzeko berezko klausulengatik arautuko dira. Klausula horietan aurreikusita ez dauden arazoentzat espainiar legediarekin bat eginez Donostiako Epaitegi eta Auzitegien jurisdikzioaren eta eskumenaren mende egongo dira aldeak.

Scroll to Top
💬 Laguntza behar? ¿Necesitas ayuda?