ASTE SANTUKO JARDUERAK
Aste Santuan ere une egokia da teknologiarekin ikasten eta gozatzen jarraitzeko. Programazioa, diseinua, bideo-jokoen sorkuntza, elektronika eta askoz gehiago. Hauek dira oraingoan aukeratu ditugun tailerrak:
Kontuz LABA Parkour
Minecraft
ASTIGARRAGA eta BEASAIN
Oraingoan parkour mapa ero-ero bat eraikiko dugu, non salto bakoitzak erronka handitzen duen: labak gora egingo du eta gero eta presio handiagoa izango dugu helmugara iristeko!
Taldean arituko gara, zerbitzari berean konektatuta, ibilbidea diseinatzen eta apainduz: plataformak, checkpoint-ak eta pasabide sekretuak.
Bidean redstone mekanismoak sortuko ditugu (pistoiak, plataforma denboradunak, ate automatikoak…).
Eta magia guztia komandoekin eta adimen artifizialarenkin lotuko dugu: saltoak zenbatu, abiadura handitu, erorketak detektatu eta labaren igoera kontrolatzeko.
Azkenik, dena probatu eta doitu egingo dugu, mapa benetan dibertigarria, lehiakorra eta jokagarri geratu dadin.
- Redstone
- Komando blokeak
- Pluginak sortuko ditugu
- Adimen artifiziala
- Mekanismoak
- Eraikuntza
- Talde lana
- Zerbitzarian denak batera
Prezioa
- Txanda osoa 90€*
- Zaintza (8:30 – 9:00): 30€ txanda osoa
Ordutegia eta taldeak
- 9:00 – 13:30
- 18 plaza
- 8 – 14 urtekoentzat gomendatua
- Martxoak 30, 31 eta apirikal 1
STEAM Gunea · Aste Santua
Programa anitza
ASTIGARRAGA eta BEASAIN
Apirileko aste honetan GaurkoTek-en teknologiaz betetako saio bereziak prestatu ditugu Astigarragan eta Beasainen. Egun bakoitzean erronka desberdin bat: Minecraft + 3D diseinua, Nintendo Switch bidezko talde-jokoak, errealitate birtuala, SUMO txapelketa, adimen artifiziala eta bideo-sorkuntza. Helburua argia da: ondo pasatzea, sormena piztea eta trebetasun digitalak lantzea, taldean eta giro seguruan. Aukeratu zure egoitzako egunak eta prest etorri esperimentatzera.
- Minecraft Gaztelu vs Gaztelu
- Nintendo Switch
- Sumo txapelketa
- Errealitate birtuala
- Adimen artifiziala
- 3D Diseinua
- MakeCode Arcade
ASTIGARRAGA PROGRAMA
- Apirilak 7: Gaztelu (Beasain) vs Gaztelu (Astigarraga) Minecraft + 3D inprimaketa.
- Apirilak 8: Nintendo Switch “Overcook” + MakeCodeArcade.
- Apirilak 9: Errealitate Birtualeko betaurrekoak + SUMO Txapelketa
- Apirilak 10: 3D giltzatakoa muntatu + Adimen artifiziala “Zure bideojokoa sortu”
BEASAIN PROGRAMA
- Apirilak 7: Gaztelu (Beasain) vs Gaztelu (Astigarraga) Minecraft + 3D inprimaketa.
- Apirilak 8: Errealitate Areagotua betaurrekoak + SUMO Txapelketa
- Apirilak 9: Nintendo Switch “Overcook” + MakeCodeArcade.
- Apirilak 10: 3D giltzatakoa muntatu + Adimen artifiziala “Zure bideojokoa sortu”
Prezioa
- Txanda osoa 120€*
- Zaintza (8:30 – 9:00): 40€ txanda osoa
Ordutegia eta taldeak
- 9:00 – 13:30
- 14 plaza
- 8 – 14 urtekoentzat gomendatua
- Apirilak 7, 8, 9 eta 10
- Egun solteak hartzeko plaza libreak egon beharko dira, lehentasuna emango zaie txanda osoa hartzen dutenei.
- Izen-emateak iristen diren orden berean esleituko dira. Izen-ematea gauzatzeko, jardueraren kuota ordaindu beharko da.
- *10% beherapena gure ikasleentzat.

