Lego SPIKE Prime: pena merezi du?

Hainbat urtetan zehar Legoren WeDo, SPIKE eta EV3 gamak erabili ostean (adinaren arabera), gaur daniar markako apustuetako bati buruz hitz egingo dizuegu: Lego SPIKE.

Essential eta Prime bertsioak existitzen badira ere, guk bigarren aukeraren alde egiten dugu gure ikastaroetan, adin tarte zabalago batera egokitzeko aukera ematen baitigu. Hainbat urtez erabili ondoren, gure iritzia utzi nahi dizuegu, baliagarria izango zaizuelakoan

WeDo eta SPIKE Essential, 6 urtetik 10 urte bitartekoentzat.

Gure seme-alabentzat robotika kit bat aukeratzen dugunean, haurren adina eta euren irakurketa gaitasunaren garapen maila kontuan eduki beharreko aspektuak dira. Lehen hezkuntzako lehen zikloan irakurketaren garatze-fase honetan egoten direnez, hitzezko programazio blokeen ordez ikonodun programazio blokeak erabiltzeko aukera izateak asko laguntzen du programazio arloko kontzeptu garrantzitsuenak ulertzeko.   

Legok WeDo gama abian jarri zuenean, oso ondo heldu zion alderdi horri. Oinarrizko WeDo kitak jarraitzeko errazak diren 20 proiektu, nabigatzeko intuitiboa den app bat eta programaziorako oso bisual eta deigarriak diren blokeak eskaintzen zituen. Legok, ordura arteko WeDo kitak hobetzeko asmoz SPIKE Essential kita aurkeztean, izpiritu horri eutsi zion, baina pieza gehiago, sentsore desberdinak eta motor bat gehiago gehituz. Horrela, WeDo-k eskaintzen zuena baino robotizazio problema mota gehiago barne hartzen dituen eta joko gisa aurkezten dituen 42 proiektuko sorta proposatzen digu honen bitartez.

Funtsean, WeDo oinarrizko kitari baliabide gehiago eta hobekuntza batzuk gehitu dizkiote. Hala ere, WeDo kit bat baduzu, guk ez genuke gomendatuko SPIKE Essential kit bat erostea WeDo-k eskaintzen dizkigun baliabide guztiak agortu arte. Gainera, Interneten jendeak asmatutako proiektu asko bada doan, eta beraz ez duzu zertan aplikazioan proposatutako hasierako 20 proiektuetara mugatu behar.

WeDo eta Spike Essential kit-a

SPIKE Prime, 10 eta 16 urte bitartekoentzat. Zer dela eta aukeratu dugu?

Kit honek, WeDo kitarekin alderatuta, muga gutxiago dituen eta, zaintzen badugu, bizitza osoan iraun dezakeen kit osoago baterako aldaketa planteatzeko adina hobekuntza eskaintzen dituela uste dugu. Fabrikatzailearen gomendioak gorabehera, guk 8 urteko haurrekin erabiltzen dugu jada, uste baitugu adin egokia dela irakasle batek gidatutako jarduerak egiten hasteko.

Hasteko, sentsore eta motor gehiago ditugu. Gainera, hub-ak 6 sentsore/eragingailu aldi berean konektatzeko aukera ematen digu, WeDo eta SPIKE Essential kitetan konekta ditzakegun 2 sentsoreen aldean.

Bestetik, app-ak proiektu aurreratuxeagoak eskaintzen dizkigu eta, beraz, zure semeak kita urte gehiagoz erabil dezake (gure kasuan, horrek kita kurtso gehiagotan erabiltzeko aukera ematen digu).

Legok denean ondo pentsatu du: proiektu bakoitzak oinarri edo gida gisa erabil dezakezun programazio proposatu bat du; hortik abiatuta, programazio hau aldatzen eta hobetzen joan zaitezke. Hala ere, gehien gustatu zaiguna programazioaren ezarpenean izan den aldaketa izan da. WeDo erabiltzean ikonodun bloke bidez programatzeko aukera baino ez genuen; SPIKE Essential eta SPIKE Prime darabilzkigunean, aldiz, hitzezko blokeen bidez programatzeko aukera ere badugu, Scratch-en egiten dugunaren oso antzera. Horrek adinez helduxeagokoekin ere lan egiten laguntzen digu guri, eta haiei, Scratch-en heurenganatu dituzten ezagutzak Legorekin eraikitako robotak programatzeko erabiltzen.

Spike Prime kit-a

Ez gaude bakarrik: gure seme-alabei laguntzen sorotsiko gaituzten hainbat baliabide eskuragai ditugu.

Batzuetan, robotikarekin zerikusia duten produktuak erostean, eragozpen handiena gure seme-alabei laguntzeko aukerarik ez edukitzea izaten da, beharrezko ezagutzak ez baititugu. Zorionez, hau ere kontuan hartu dute.

Online zein offline aplikazioa eskura dugu. Bertan, gaika banatutako eta arian-arian ikasi ahal izateko moduan antolatutako proiektuak aurki ditzakegu. Unitate didaktiko bakoitza hobeto lantzeko prestatutako dokumentuetara garamatzaten estekak ere baditugu. Bertan jasotzen ditugun gaiaren inguruko azalpenak, proiektua garatzera eta ikasten ari garen kontzeptuak hobeto ulertzera bideratutako galderekin uztartzen dira. Irakaskuntzarako laguntza gisa pentsatuta badago ere, etxean erabiltzeko ere oso baliagarria dela uste dugu.

Proiektu berriak lantzeko Robótica Educativa: 90 Proyectos STEAM con LEGO SPIKE liburua ere topatu dugu, zeina erabiltzeko ez den aditua izan beharrik.

Pena merezi du?

Urte hauetan zehar erabili ondoren, pena merezi duela esan dezakegu, zergatik? Proiektu luzeagoak egiteko aukera eman digulako eta muntaien moldaketa eta hobekuntzarako aukerak handiagoak direlako baita ere. Halaber, eraikuntza mota gehiago sortu ahal izango ditugu Spike PRIMErekin.

Gainera, gure hasiera garaian, WeDo-ren erabilerak 9 urteko haurrekin ikonodun blokeak erabiltzera behartzen gintuen, eta apur bat nahasgarria egiten zen batzuetan, Scratch-ekin lanean hasten ari baikinen orduan ere, non programatzeko blokeak hitzezkoak diren.

SPIKE Prime-k eskaintzen dituen plus guztiak ikusita, nahiz eta hasieran balitekeen haurrak laguntza gehiago behar izatea, Prime kita Essential kita baino osoagoa dela eta seme-alabek denbora gehiagoz erabili ahal izango dutela iruditzen zaigu. Ikusten dugun onurarik handiena hainbeste sentsore eta motor konektatzeko aukera da.

WeDo-rekin eta SPIKE Prime-rekin sortutako antzeko bi proiekturen arteko aldea ikusteko, helburu bera izanik, kit batekin eta bestearekin eraikitako espirografoak ikustera gonbidatzen zaituztegu. SPIKE Prime-rekin sortutako muntaiak motor baten ordez bi motor erabiltzen dituela ikusi ahal izango duzue, eta horrek forma gehiago sortzeko gai izatera garamatza, letrak eta guzti sortu genezake.

Scroll to Top
💬 Laguntza behar? ¿Necesitas ayuda?