Gaur STEAMei buruz hitz egingo dizuegu. GaurkoTeken oso gustuko dugu hitz hori eta oso modakoa da azkenaldian, oso erabilgarria baita haurrekin ikasgelan lan egiteko, baina, badakizue zein den letra horien esanahia? Sumatuko duzuenez, hitz ingelesez bat da eta, beraz, honen itzulera egiterakoan, inizialak pixka bat aldatuko dira, baina ez gehiegi, erraz gogoratuko baitituzue.
Gure lehen geldialdia “S” izango da, eta horren esanahia Science da. S letrak Zientziaren erresuma zirraragarrira garamatza. Baina, STEAMen munduan testuliburu aspergarriak eta logura ematen duten formulak ahaztu ditzakegu, hemen, zientzia magia-ikuskizun bat bezalako da, non gu izango garen magoak eta gure inguruan dauden baliabideak erabiliko ditugu magia hori egiteko. Ikusi al duzu inoiz sumendirik lehertzen freskagarri eta “mentos”ekin? Edozein lekutan aurki dezakegu zientzia!
Ondoren, “T” teknologikoan murgilduko gara, makinak eta gadgetak jostailu zoragarri bihurtzeko. Imajinatzen al duzue Lego piezekin robotak eraikitzea, oinez ibiltzeaz gain paretak ere saihestu ditzaketenak? GaurkoTeken asko dakigu honi buruz eta horregatik asko gustatzen zaigu gure lagun EV3 edo Spike erabiltzea robot harrigarriak sortzeko.
Hirugarren letra, “E”, Engineering-etik dator, eta itzulita oso antzekoa da. Ingeniaritzak zurezko zotzekin zubiak eta sokadun aireko bideak eraikitzera garamatza. Haur bakoitzak bere mundua irudikatu eta eraiki dezake, baina ikasgelan! Hemen, ingeniaritza puzzle erraldoi bat bezalakoa da, non pieza bakoitza zerbait sinestezina sortzeko egokitzen den. Ez dago mugarik dibertimendurako ingeniaritzaz hitz egiten ari garenean!
Orain, Artearen “A” -ra iritsiko gara, non gela oihal erraldoi bihurtzen den. Pintzelek eta koloreek espazioa betetzen dute, eta haurrak dira maisuak. Sormena oso garrantzitsua da eta robotikarekin oso lotuta dago. Ba al dakizue 6-7 urteko haur batek WeDo 2.0rekin elur malutak margotzeko gai den espirografo bat sor dezakeela? Hemen egiaztatu dugu eta haurrei zoragarria iruditzen zaie.
Badator azkena, baina ez horregatik garrantzi gutxiagokoa edo aspergarria, baten batek kontrakoa pentsatuko badu ere. Matematikako “M”-ak igarkizun eta zenbaki joko batera garamatza, baina ez kezkatu, hau magia joko bat bezalakoa da, non honen erantzuna giltzarri den Scratch-en ekintza harrigarriak sortzeko edo EV3 motorrekin akrobaziak programatzeko! Batuketak, kenketak eta biderketak erronka zirraragarri bihurtzen dira, eta zenbakiak dira euren aliatuak zenbakien abentura honetan!
Eta horrela, gaurkoz STEAMen odisea zirraragarria ikasgelan amaituko dugu. Badakizue, robotika zoragarria da eta trebetasun hauek guztiak konbinatzen ditu: ZIENTZIA, TEKNOLOGIA, INGENIARITZA, ARTEA eta MATEMATIKA.