First Lego League

Pozten gaitu hau esateak, aurten lehenengo aldiz parte hartuko dugula First Lego Leaguen (FLL) 14 urte arteko 10 neska-mutikorekin LOW BATTERY izenpean.

Baina… ba al dakizue zer den FLL? Oraintxe azalduko dizuegu.

FLL nazioarteko hezkuntza programa bat da, esperientzia praktiko eta dibertigarrietatik abiatuz 4 eta 16 urte bitarteko gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoa sustatzen duena. Ekimen honen helburu globala mundu errealeko arazoak konponduz etorkizun hobea eraikitzen laguntzea da eta jada mundu osoko 90 herrialdetan 250.000 gazte baino gehiago hartzen dute parte.

Urtero, FLLk erronka berri eta zirraragarria eskaintzen digu parte hartzen dugun talde guztioi, STEAM arloen bidez sormena sustatzeko helburuarekin.

Erronka honi aurre egiteko gai izango den robot bat diseinatu eta eraiki beharko dugu parte hartzaileok. Gainera, egokitzen den gaiaren inguruan ikertu beharko dugu eta benetako arazo bati irtenbidea emango dion berrikuntza-proiektu bat sortu. Ez da lan erraza izango, ez. Taldeok gure lana dokumentatu eta aurkikuntzak partekatuko ditugu. Garaia iristen denean, ez galdu gurea!

IArekin egindako irudia

Esperientzia honetan, talde bakoitzak FLLren oinarrizko CORE VALUESak defendatu beharko ditu, eta… zeintzuk dira? aurkikuntza, talde-lana, inklusioa, inpaktua, dibertsioa, berrikuntza eta profesionaltasun atsegina.

Zenbat kategoria daude FLLn?

Hiru kategoria bereizten dira eta guztiek pentsamendu kritikoaren, esperimentazioaren eta diseinu sortzailearen trebetasunen garapena areagotu nahi dute. 

Bai, bai, oraintxe bertan esango dizut zeintzuk diren kategoria horiek eta GaurkoTek non hartuko duen parte, arretaz irakurri.

DISCOVER: 5-6 urte bitarteko haurrentzako hezkuntza-programa da, talde bakoitza 2-4 haurrez osatzen da eta jolasaren bidez STEAMen ikasketa sustatzea du helburu. Hau nola lortzen du? haurren jakin-mina indartuz eta ikasgelan ikaskuntza aktiboko ohiturak garatuz. Honetarako LEGO DUPLO adreiluak erabilitzen dira.

EXPLORE: 6-9 urte bitarteko umeentzako hezkuntza-robotikako programa bat da eta talde bakoitza 2-6 haurrez osatzen da. Bertan, taldeek diziplina arteko proiektu batean lan egiten dute haurren adinerako egokiak diren STEAM jarduera gidatuen bidez ingeniaritzaren oinarrietan arreta jarriz. Kategoria honetan mundu errealeko arazoak aztertu eta soluzio berritzaileak diseinatzen, kodetzen eta sortzen ikasten dituzte haurrek. Honetarako Lego Educationek emandako tresnak, WeDo 2.0 eta/edo Spike Essential erabiliko dituzte.

CHALLENGE: guk honetan hartuko dugu parte beraz, jarraitu irakurtzen zertan datza eta zer egingo dugun jakin nahi baduzu.

GaurkoTekekin nola hartzen dugu parte ekimen honetan?

Lehenengo Sailkapen Txapelketan hartuko dugu parte (Challenge) eta dena ondo irteten bada…Espainiako FLL final nagusira goaz! 

Horretaz gain GaurkoTek Txapelketa txapelketa antolatuko dugu Eureka! zientzia museoan, sakatu estekan gehiago jakin nahi baduzu.

FLL Challenge hezkuntza-programa bat da, LEGO robotikan oinarritua. Kategoria honetan 10-16 urte bitarteko gazteek hartzen dute parte eta talde bakoitza 2-10 pertsonaz osatzen da. Gure taldean 10 mutil eta entrenatzailea arituko gara gogor lanean!

IArekin egindako irudia

FLL Sailkapen Txapelketak ekitaldi zirraragarriak dira, eta bertan parte hartzen duten taldeek ikasi duten guztia partekatzeko parte hartzen dute. Taldeok ikerketan, coding-ean (programazioa), ingeniaritzan eta arazoen ebazpenean lan egiten dugu. Nola egingo dugu? LEGO Education materialarekin robot bat eraikiz eta programatuz, hau da, erabiltzen dugun setean mekanikari sinpleen modeloak sartuko dira, SPIKE Prime eta LEGO Minsdtorm EV3. Taldeok aldez aurretik eraiki beharko ditugu muntaiak jarraibide batzuk betez, aurtengo ekitaldiko tapetean sartzeko, ondoren, txapelketaren garaia iristen denean erronka desberdinei egin beharko diegu aurre, hasieran esan bezala berrikuntza proiektu bat sortu beharko dugu gure robot eta tapeteaz baliatuz. Pixka bat gehiago zehazteko, aurtengo erronka MASTERPIECE du izena “inspiratu zure sormen grinaz” lelopean eta bertan talde bakoitzak teknologiaz eta sormenaz baliatuz besteekin partekatu nahi duen zaletasun bat identifikatu beharko du, gehiago jakin nahi baduzu adi egon txapelketa honi.

Amaitzeko, programa honen helburua parte-hartzaileari lan-ingurune motibatzaile bat eskaintzea da, beste ikaskuntza-modu batzuk aurkitzeko eta esperimentatzeko interesa sustatzeko. Zuri zer iruditzen zaizu?
Eta nola ez, esan beharra dago txapelketa hauek FLL Bazkideek (unibertsitateak eta parke zientifiko-teknologikoak) antolatzen dituzte Espainia osoan. FLL Euskadiko antolatzaileak Innobasque, Deustuko Unibertsitatea, Donostiako Sustapena eta Mondragon Unibertsitatea dira.

Scroll to Top
💬 Laguntza behar? ¿Necesitas ayuda?