Zuk asmatutako puzzle bat, Tangram bat, Hanoiko dorreak… Ekin diezaiogun lanari zurez egiteko. Lehenik, gure jokoa osatuko duten piezak diseinatu beharko ditugu, eta xaflaren lodiera egokia aukeratu. Behin eginda, laser bidezko ebaketa-makina martxan ikusiko dugu pieza guztiak ekoizten amaitu arte. Azkenik, hobetu egingo ditugu, jokoa prest uzteko. Zein polita geratu den!




