Familien gunea
Orri honetan zuen datuak ikusi ahal izango dituzue: familiako guztientzako komunak direnak (harremanetarako datuak, adibidez) eta ondoren seme-alaba bakoitzarenak: GaurkoTek-en egindako jardueren historia, txostenak eta faltak, eta zuei uzten dizkizuegun oharrak.
Era berean, gelako argazkien karpeta pribatura sartzeko aukera izango duzue, eta ikasgela birtualeko edukietara sartzeko behar den pasahitza ere hemen aurkituko duzue.
Zuen datuak ere editatu ahal izango dituzue, baina ezin dira hemendik aldatu e-maila, jaiotze-data eta familiaren kode bakarra. Horietakoren bat aldatu nahi baduzue, jarri gurekin harremanetan eta barnealdetik eguneratuko dugu.

