Robotika eta teknologia Eskolaz Kanpoko jarduerak
Eskolaz kanpoko jarduera presentzialak eskaintzen ditugu hainbat ikastetxetan (IGEen bidez edo ikastetxean bertan), baita Astigarragan eta Beasain ditugun egoitzetan ere. Donostialdeko eta Goierriko gure akademietan, saioak arratsaldeetan izaten dira, eta ikastetxeetara joaten garenean, saioak eguerdian edo arratsaldeetan klaseak bukatzean izan daitezke, ordutegi desberdinetan.
 Taldeak eta ordutegiak 2025 – 2026
 Taldeak eta ordutegiak 2025 – 2026
				Astigarraga eta Beasaingo gure zentroetan 2025-2026 ikasturtea irailaren 15ean hasiko da eta ekainaren 12an amaituko da.
| Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala | ||
| 🕑17:00 | A | Txin III LH 3 | Bug LH 5 | Txin III LH 3 | Elek LH 4 | Hacker I DBH 1 | 
| B | Txin I LH 1 | Scrp LH 6 | Bug LH 5 | [Libre] | [Libre] | |
| 🕑18:15 | A | Minecraft I LH 3 – 5 | Minecraft II LH 5 – DBH | Txin II LH 2 | Bug LH 5 | [Libre] | 
| B | [Libre] | Elekt LH 4 | [Libre] | [Libre] | [Libre] | |
Astigarragan bi ikasgela ditugu: A eta B
| Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala | |
| 🕑17:00 | Txinparta II LH 2 | Txinpartak I LH 1 | Elektroiak LH 4 | Elektroiak LH 4 | Hacker I DBH 1 | 
| 🕑18:15 | Minecraft II LH 5 – DBH | Txinparta III LH 3 | Script LH 6 | Minecraft I LH 3 – 6 | Elektroiak LH 4 | 
Bete ezazu izen-emate inprimakia beheko botoi honi sakatuz:
GaurkoTeken Robotika eta Teknologiako eskolaz kanpoko ikastaroetan, guk diseinatutako 8 ikastaro eskaintzen ditugu. Adinari egokituak eta LH 1etik DBH 2ra bitarteko prozesu osoan zailtasuna handituz era mailakatuan. Ikastaro horietako bakoitzak 7 unitate didaktiko ditu, poliki poliki zailtasuna handitzen joango dena eta bakoitzean, trebetasun ezberdinak landuko direnak.
Astean behin, astelehenetik ostiralera, ordubeteko saioak eskaintzen ditugu.
Ikastaroa irailan hasi eta ekainan amaitzen da.
Komunikazio arina
 
															Familiekiko komunikazio arina eta bi norabidekoa mantentzen dugu, bide desberdinak erabiliz.
Taldean hobe
 
															Familiekiko komunikazio arina eta bi norabidekoa mantentzen dugu, bide desberdinak erabiliz.
Gela birtuala
 
															Eguneroko lana egituratzen dugu. Gurasoei sarbidea emateaz gain, ikastaroaren edukia ezagutu dezaten aukera bermatzen diegu.
Material beharrik ez
 
															Pendrive bat, entzungailu batzuk eta, nahi izanez gero, boligrafo bat eta koaderno bat besterik ez dute eraman beharko😋. Beste guztia guk eramango dugu.
Kurtso ezberdinetan zehar gai eta kontzeptu ezberdinak lantzen ditugu: irudi diseinua, 3D modelatzea, 3D inprimatzea, robotika, programazioa, bideojoko sorkuntza, bideo edizioa, elektronika…)
Tresna sorta zabala erabiliz: Lego EV3, Lego SPIKE, Lego WeDo, Makey Makey, Stencyl, GIMP, Davinci Resolve, Kodu, Scratch, Minecraft eta MicroBit darabilzkigu, besteak beste.
Horrela, ikasketa prozesu aberatsagoa lortzearekin batera, ikasleen motibazio eta interes maila altu mantentzea lortzen dugu.
EBALUAZIO ETENGABEA
 
															Irakasleek egunero jarraipena egiten dute, eta hiru hilean behin txosten bat bidaltzen dizuegu familiei.
IKASTURTEZ IKASTURTE
 
															Gure unitate didaktikoak parte-hartzaileen adinera eta gaitasunera egokitzen dira, eta gero eta zailtasun handiagoak dituzte.
QUIZ GAME
 
															Unitate didaktiko bakoitzak ikasitako edukien ulerpena neurtzeko Quiz Game bat du amaieran. Dibertigarria da oso!
Gure printzipioak
- Erronka bati aurre egiteko hainbat bide existitu ohi dira. Programatzen, diseinatzen edo eraikitzen ari garenean funtsezkoak dira somena eta moldakortasuna.
- Sortzen ari garela ikasten goaz beti, ondo pasatuz era bisual eta praktikoan.
- Bidean ikasitakoek aurrera garamatzate beti. Batzuetan helburuak betetzen ez badira ere, prozesua bera beti da aberasgarria.
- Talde lanaren garrantzia: erabakiak taldean adosten ikasteko, ideia aniztasunaren onurak ezagutzeko, etab.
- Gaitasun logikoaren eta sormenaren sustapen irmoa.
- Genero berdintasuna.
2025- 2026 KURTSOA!
 Izen-emate prozesua
 Izen-emate prozesua
				1. IZEN-EMATEA
- Inprimakia bete.
- Matrikularen ordainketa, inprimakia bete ondoren jasoko duzuen mezuan agertzen den kontu-zenbakian egin behar da.
- Matrikula 20 €* izango da
ZOZKETARIK GABE
Plazak matrikulazio-ordenaren 
arabera esleituko dira..
*Matrikularen kuota ez da itzuliko.</ small>
2. TALDEAREN BAIEZTAPENA
- 
- Taldearen gutxienekora iritsitakoan, email bat bidaliko dizuegu taldea berresteko.
 - 
- Taldea sortzeko gutxienekoa 6 lagunekoa izango da.
- Gehienez 10 edo 12 pertsona, adinaren arabera.
 
 
- 
 
- Taldearen gutxienekora iritsitakoan, email bat bidaliko dizuegu taldea berresteko.
- 
- Taldea gutxienekora iritsiko ez balitz, beste talde bat proposatuko dizuegu, eta talde horrek ordutegietan koadratuko ez bazintuzte, erabat itzuliko genizueke makula.
 
HILEKO KUOTA
39€
Matrikulazioa ikasturte osoan egin ahal izango da, betiere taldea osatuta badago eta gehienekora iritsi ez bada.
 Izen-emate formularioa
 Izen-emate formularioa
				Baldintza orokorrak
- 
- Lehenengo klasea konpromisorik gabe. Ez jarraitzea erabakiz gero, ordaindutako dirua (matrikula eta kuota) itzuliko da.
 
- 
- 
- Plaza erreserbatuko da izen-ematea osatuta dagoenean [inprimakia + matrikularen ordainketa]. Matrikula ikastaroan parte hartzeko eta plaza gordetzeko konpromisoa da. Taldea ateratzen bada, ez da itzuliko.
 
- 
- Kuotaren ordainketa, oro har, hilero egingo da hilabete bakoitzeko lehen 5 egunetan, aurretik eta helbideratuta.
 
- 
- Matrikularen ordainketa nahitaezkoa da, izen-ematearen data edozein izanik ere, nahiz eta ikasturtea hasita egon.
 
- 
- Gutxieneko taldea: 6 ikasle.
 
- 
- Baja emateko, aurreko hilabeteko lehen hamabost egunetan jakinarazi behar da. Adibidez, martxoan baja emateko, otsailaren 15a baino lehen jakinarazi behar da. Bestela, hilabete osoa kobratuko da. Ez da kobratutako kuoten itzulketarik egingo.
 
- 
- Hilabete erdian alta emanez gero, kuota proportzionalki kobratuko da.
 
- 
- Iraila eta ekaina: kuota erdia kobratuko da.
 
